Katharine Stewart-Murray, Atholleko dukesa

Katharine Stewart-Murray, Atholleko dukesa
Katharine Stewart-Murray, Atholleko dukesa (1874-1960), aristokrata eta politikari kontserbadore britainiarra izan zen. Britainia Handiko gobernu kontserbadore batean ministro-kargua izan zuen lehen emakumea izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, bando frankistaren aurka zegoela adierazi zuen eta bere postu parlamentarioari uko egin zion, bere herrialdeko gobernuak esku ez hartzeko ezarritako politikaren aurkako protesta gisa. Haren lana funtsezkoa izan zen gobernu britainiarrak Euskal Herriko haur errefuxiatuen ebakuazioa onar zezan.
Katharine Stewart-Murray bideoa